Ibilbide luzeko aktorea da; 60 eta 70 hamarkadetan Espainian egindako musika eta komedia film askotako protagonista izan zen. 80ko hamarkada bukaeran, baina, erretiroa hartu zuen eta ordutik oso gutxitan agertu izan da publikoaren aurrean.
Jonathan Martinez kazetariak sare sozialetan zabaldu du Pepa Flores Arrasaten izan zela, Monterron parkean, Arriarani egindako omenaldian. Eta hori erakusten duten argazkiak jarri ditu; Javier Gallego argazkilariarenak dira horiek. Kutxa Fundazioaren Kutxatekan daude gordeta.
Martinezek ekitaldi hartan bizitakoak ere kontatu ditu; aktore malagarrak oholtzara igota hartu zuen parte 1984an Salvadorren hildako arrasatearraren omenaldian. Argazkietan, Jose Luis Elkoro eta Periko Solabarria bizkaitarraren alboan dago, eta Floresen bikote zen Antonio Gades dantzaria ere badago.
Lepo bete zen Monterron ekitaldi hartan.