AP1 autobidea moztu dute goizean Legutio inguruan erruberak erreta

Mirari Altube Arrese 2020ko urt. 25a, 14:20

Eskoriatzatik Lukora (Araba) bidean, AP1 autobidearen 111. kilometroan, erruberak jarri dituzte errepide erdian hainbat ezezagunek eta su eman diete horiei gaur goizean. Ordu eta erdi inguru itxita izan da bidea, eta auto ilara luzeak sortu dira.

Lugutio inguruan, 08:30ak bueltan, 30 bat lagun gerturatu direla errepidera adierazi diete hainbat lekukok Segurtasun Saileko kideei. Erruberak jarri dituzte horiek, eta gero, su eman. Erabat moztuta geratu da autobidea eta auto ilara luzeak sortu dira Gasteizko norazkoan zein Eibarkoan. Gasteizerantz zihoazen autoak Eskoriatzatik bideratu behar izan dituzte eta Eibarrerakoak Lukotik bueltan.

Suhiltzaileek sua itzali eta errepideko langileek garbiketa lanak egin ondoren zabaldu dute autobidea, 10:00ak inguruan. Ertzainen esanetan urtarrilaren 30eko greba deialdiaren berri ematen zuten orriak zeuden gertaera gunean.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak