"Lan, pentsio eta bizitza duinak" eskatu dituzte Elorregin

Oihana Elorza Gorostiza 2020ko urt. 25a, 14:55

Eskaera horiek egin eta urtarrilaren 30erako deituta dagoen grebarekin bat egiteko eskatu dute eguerdian Elorregin elkartu diren Debagoieneko hainbat herritarrek. Egun horretan egingo diren manifestazioetara joateko dei ere egin dute, eta antolatutako ekintzetan parte hartzeko. "Aktibatzeko" eskatu diete herritarrei.

Euskal Herriko eskubide sozialen kartak datorren eguenerako, urtarrilak 30, deituta duen grebarekin bat egiteko adierazi dute Debagoieneko hainbat herritarrek eta eragiletako ordezkarik eguerdian Elorregin egin duten elkarretaratzean. Horretarako badaudela arrazoiak adierazi dute. "Prekarietatea, pentsioak eta emakumeek jasaten duten berdintasun eza" aipatu dituzte, esaterako.

"Aktibatzeko eta grebarekin bat" egiteko eskatu diete herritarrei eta baita egun horretan hiriburuetan zein bailarako herrietan edo Eibarren egingo diren manifestazioetan parte hartzeko. Horrekin batera, greba deialdiaren harira antolatuta dauden ekintzetan parte hartzera ere gonbidatu dituzte debagoiendarrak. Astelehenean, hilak 27, Oñatin, esaterako, 18:00etan, Ainhoa Etxaide eta Joseba Villarreal izango dira Eltzian pentsioei buruz berba egiteko.

Hauek dira urtarrilaren 30ean bailaran iragarrita dauden manifestazioak: (Donostian 12:00etan egingo dute Alderdi Ederretik abiatuta)

  • Antzuola: 18:00etan plazan.
  • Bergara: 18:00etan zutabeak auzoetatik, 18:30etan frontoian elkartzeko.
  • Arrasate: 18:00etan Sebero Altuben.
  • Eskoriatza: 18:00etan plazan.
  • Oñati: 18:00etan udaletxeko plazatik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak