Kanpoko kontsulten eremu berria irekiko dute astelehenean Debagoieneko ospitalean

Mirari Altube Arrese 2020ko urt. 25a, 09:09

Debagoieneko ospitaleko eraikin zaharrean (kafetegi-eraikina) egokitu duten kanpoko kontsulten eremu berria astelehenean, urtarrilaren 27an, zabalduko dute. Espezialitateetako kontsulta guztiak egingo dituzte han, ginekologia eta pediatria izan ezik; horiek Arrasateko anbulatorioan jarraituko dute.

Eraikin horretan 1.400 metro koadro egokitu dituzte kanpo-kontsultetarako; hala, gainerako espezialitate kirurgikoak gehitu egin dira lekualdatutako espezialitate medikoen kontsulta-eremura.

Bigarren solairuak 700 metro koadro ditu eta honela banatu dituzte: hamabi kontsulta, oftalmologiako eta otorrinolaringologiako proba funtzionaletarako bederatzi gela, sendaketa eta igeltsua jartzeko gela bana, erizaintzako kontsultak eta bezeroarentzako harrera.

Debagoieneko ESIak 109.682 paziente artatu zituela iaz kontsulta espezializatuetan jakinarazi dute hango arduradunek. Instalazio horiekin Debagoiena eskualdeko 64.500 herritar baino gehiagori eskainitako "asistentzia-kalitatea hobetuko" da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak