Eskualde mailako ekitaldia zapatuan Elorregin, greba orokorraren harira

Eneko Azurmendi Barrena 2020ko urt. 23a, 17:44

Astebete falta da greba orokorrerako, baina dagoeneko hasiak dituzte haren bueltako ekintza eta mobilizazioak Debagoienean. Datozen egunotan, gainera, ekintza gehiago daude bailarako herri ezberdinetan.

Zapatuan eskualde mailako ekitaldia egingo dute, Elorregin, 12:00etan, eta herri ezberdinetatik martxak antolatu dituzte bertaratzeko. Arrasaten, esaterako, 11:00etarako egin dute hitzordua, Arruena parkean, eta "kapitalismoaren errege diren horiek salatzeko" ekimena egin ostean, Elorregira abiatuko dira, autoz.

Behin Elorregin, 12:00etan, biribilgunea hartuko dute eta kartelekin, pankartekin eta aldarrikapenekin jantziko dute, Martxoaren 8an egin zuten antzera. Ondoren, pentsiodun batek hartuko du hitza, aparkalekuan.

Grebaren bueltako ekintzak:

Antzuola

  • Urtarrilak 29: Iluntzean, lapiko jotzea etxeetako balkoietan.
  • Urtarrilak 30: Goizean, pikete informatiboak; 10:00etan, kalejira; 12:00etan, elkarretaratzea plazan; 16:00etan, batzarra; 18:00etan, manifestazioa, plazan hasita.

Aretxabaleta

  • Urtarrilak 25: Elkartasun argazkia, 10:30ean, plazan.
  • Urtarrilak 30: 10:30ean, bizikleta bira herrian zehar: 12:00etan, mobilizazioa plazan. 16:30ean, Arrasateko manifestaziora joateko elkartuko dira, plazan.

Arrasate

  • Urtarrilak 24: 19:30ean plazan hasita kalejira informatiboa.
  • Urtarrilak 30: Mobilizazioak 12:00etan eta 18:00etan.

Bergara

  • Urtarrilak 27: 18:00etan, auto karabana saltoki handietara.
  • Urtarrilak 29: 22:00etan, lapiko jotzea auzo eta herrigunean.
  • Urtarrilak 30: Mobilizazioak 12:00etan eta 18:00etan.

Eskoriatza

  • Urtarrilak 30: 09:30ean, gosari kolektiboa; 18:00etan, kontzentrazioa herriko plazan.

Oñati

  • Urtarrilak 24: 18:00etan, dokumentala eta solasaldia. Hokoke. Kultura etxean. Itsaso Torregrosa.
  • Urtarrilak 27: 12:00etan, pentsiodunen manifestazioa, plazan; 18:00etan, Pentsioen borroka solasaldia, Eltzian. Hizlariak Ainhoa Etxaide eta Joseba Villarreal izango dira.
  • Urtarrilak 30: Mobilizazioak 12:00etan eta 18:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak