Guztira hiru taldeetako kideak aurkeztu zituzten: gizonezkoen elite mailakoak –tartean, Mikel Aristi eta Julen Irizar daude– eta 23 urtez azpiko emakume zein gizonezkoak –tartean, Ainhize Barrainkua eta Xabi Murgidondo daude–. Aurkezpenean gainera, taldearen egutegiaren berri eman zuten, non taldeko txirrindulariek, besteak beste, Euskal Herriko itzulian edota Donostiako Klasikoan hartuko duten parte.
Mikel Aristik, besteak beste, hasiera berria hasteko gogotsu dagoela adierazi du, baina aldi berean, urduri dagoela aitortu du.