Oihana Aldaik ere jaso du urrezko danborra Realeko gainerako jokalariekin batera

Mirari Altube Arrese 2020ko urt. 20a, 18:15
Oihana Aldai urrezko danborra eskuartean duela. Argazkia: Twitter: @OihanaAldai

Realeko futboleko eta belarreko hockeyko taldeetako kideek Donostiako Udalak emandako 2020ko Urrezko Danborra jaso dute gaur goizean, San Sebastian egunez. Nahikari Garcia eta Nereba Belzunegi kapitainek jaso dute, Eneko Goia alkatearen eskutik. Oihana Aldai aretxabaletarrak ere jaso du danbor hori. 

Iazko denboraldian Real Sociedadeko atezaina izan zen Aldai, hain zuzen ere Erreginaren Kopa irabazi zuenean taldeak. 2020an Kordobako Pozoalbense taldeak fitxatu du. 

(Argazkia: Twitter: @OihanaAldai)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak