Bina berdindu du Antzuolak Beasainen kontra

Julen Iriondo 2020ko urt. 18a, 21:35

Lehen zatiko gol aukera ugarietan bakarra aprobetxatu eta bigarrenean goierritarrek markagailua irauli ostean, arauzko denbora beteta egin dute etxekoek bigarrena.

Lehenengo zatian jaun eta jabe izan da Antzuola. Bizpahiru gol egiteko adina aukera garbi izan dituzte, baina Markel Unamunoren golarekin baino ez dira joan aldageletara.

Bigarren zatian aldatu egin da gauza, eta kategoriako liderrak estutu egin ditu gorriak. Goiz egin dute berdinketa, eta bigarrena ere iritsi da, etxekoek atzealden egindako huts bategatik.

Neurketa amaitzear, baina, penaltia adierazi du epaileak Antzuolaren alde, eskuagatik, eta Mikel Canelok egin du binakoa.

Jokaldi horren ondorioz sortutako zalapartan, gainera, epaileak egotzi egin du Beasaingo atezaina. Hala ere, Antzuolak ez du beste ezertarako denborarik izan.

Aloña Mendik irabazi

Zuri-urdinen garaipena eragotzita, antzuolarrek mesede egin diote Aloña Mendiri. Oñatiarrek 0-1 irabazi dute Soraluzen, eta Beasainek lider jarraitzen duen arren, puntu bakarrera jarri da Aloña Mendi.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak