Debagoieneko feministek grebarako deialdia egin dute urtarrilaren 30erako

Larraitz Zeberio Lekuona 2020ko urt. 18a, 16:22

Bergaran, Arrasaten eta Oñatin kalera irten dira talde feministetako ordezkariak. Agerraldiak eta auzoz auzoko ibilaldi zaratatsuak egin dituzte. Adierazi dute grebaren aldarrikapenek bat egiten dutela mugimendu feministaren betiko aldarrikapenekin, eta mobilizatzera deitu dituzte feminista guztiak. 

Erdigunean ez ezik auzoetara ere eraman dute gaurkoan grebarekin bat egiteko aldarria. Arrasateko feministak 11:00etan abiatu dira Biteri Plazatik eta Musakolara egin dute lehenengo eta behin. Arrasateko trikitixa eskolakoen doinuek lagunduta eta hainbat aldarrikapen soinean zituztela egin dute bidea. Gelmako biribilgunean elkartu dira Sambamaña batukadarekin eta danbor hotsek ere lagundu dute deialdia ozenago egiten.

Bergaran ere auzoz auzo ibili dira. Kartelak pegatzen eta informazioa banatzen aritu dira Martxanterak taldeko ordezkariak. Bolu auzoan hasieran eta Poligonoa, ondoren. Bergararrak ere greba egitera deitu dituzte eta baita ere urtarrilaren 25ean Elorregin egitekoa den bailara mailako ekitaldian parte hartzera.

Oñatiko feministek agerraldia egin dute 13.00etan Foruen Plazan. Grebarekin bat egiteko deia luzatzeko talde argazkia atera dute. Pankarta baten bueltan atera dute argazkia hainbat emakumek. Pankartan Greba orokorra feminista izango da irakur zitekeen. Aste osoan zehar hitzaldiak eta dokumental baten emanaldia ere izango direla gogorarazi dute. 

Erlazionatuak

Feministek grebarako deialdia

Larraitz Zeberio Lekuona 2020 urt 18 Debagoiena

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak