Goizeko giro hotzari aurre egiteko, salda eta sagardoa banatu zaie igoeran parte hartu dutenei, musikaz lagunduta. Behin Intxortan, omenaldi ekitaldia egin da talde argazkia atera aurretik. Ondoren, Elgetara jaitsi eta herriko tabernetan trikipoteaz gozatzeko aukera ere izan dute.