Atzo banatu zituzten, Madrilen izan zen ekitaldian, 25. Forque Sariak, eta Aitor Arregik, Jon Garañok eta Jose Mari Goenagak Zuzendutako La trinchera infinita-k eskuratu zuen bertan 2019ko Fikziozko Pelikula Onenaren saria. Pedro Almodovarren Dolor y gloria, Alejandro Amenabarren Mientras dure la guerra eta Oliver Laxeren O que arde ziren beste hautagaiak.
La trinchera infinita-ren hiru zuzendariak izan ziren atzoko ekitaldian, eta esker oneko hitzak izan zituzten bai haien familientzat eta baita pelikulako protagonista Antonio de la Torre eta Belen Cuestarentzat ere.
Egeda erakundeak banatzen ditu Forque Sariak, eta irabazleek, garaikurrarekin batera, 30.000 euro jasotzen dituzte
Urtarrilaren 25an, Goya Sariak
Bi aste baino gutxiago geratzen dira 34. Goya sariak banatzeko. Urtarrilaren 25ean izango da hori, eta La trinchera infinita-k 15 izendapen ditu; besteak beste, Pelikula Onenaren eta Zuzendari Onenaren sarietarako.