Eskuz binakako Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketari ekingo diote gaur

Mirari Altube Arrese 2020ko urt. 10a, 09:25

Gaur abiaraziko du Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak Errendimenduko Txapelketa. Hiru mailatako pilotariek jardungo dute lehian, bigarren urteko alebinek eta infantilek, lehen eta bigarren mailakoek, eta hainbat debagoiendar izango dira nor baino nor gehiago.

Aloña Mendiko, Bergarako, Arrasateko, Antzuolako eta Aretxabaletako bikoteek hartuko dute parte txapelketan. 2. urteko alebinetan 50 bikotek eman du izena, eta 9 multzo osatu dituzte. Infantiletan, ostera, 34 bikote lehiatuko dira 1. mailan, 6 multzotan banatuta; eta 47 bikote 2. mailan, 9 multzotan.

Txapelketari aste bukaeran ekingo diote eta itzuli bateko ligaxka jokatuko dute otsailaren 9a bitartean. Multzo bakoitzean 1. eta 2. postuan sailkatzen diren bikoteek Gipuzkoako Txapelketa jokatuko dute gero, eta 3. postutik 6.era bitartekoek eskualdeko txapelketak.

Bigarren faseari otsailaren 16ko aste bukaeran emango diote hasiera eta ligaxka martxoaren 5ean bukatuko dute. Finalerdiak martxoaren 22an jokatuko dituzte eta finalak martxoaren 29an.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak