Baserri inguruetan sortutako plastikoa batzeko egutegia zehaztu dute

Mirari Altube Arrese 2020ko urt. 7a, 11:46

Debagoieneko Landa Garapen Elkarteak, Deba Garaiak, plastiko bilketaren egutegia zehaztu du 2020rako. Bilketa horiek zein herritan eta gunetan egiten dituzten ere gogora ekarri du.

Hona hemen egunak:

  • Urtarrilak 28
  • Otsailak 25
  • Martxoak 24
  • Maiatzak 26
  • Uztailak 28
  • Irailak 22
  • Urriak 27
  • Azaroak 24
  • Abenduak 22

Batuko dituzten plastiko motak honakoak izango dira:

  • Siloa estaltzeko erabiltzen den plastiko beltza.
  • Belar boletan erabiltzen den plastiko beltza.
  • Negutegietan eta ortuan lurra estaltzeko erabiltzen den plastiko beltza.
  • Negutegiko plastiko zuria.
  • Sokak: zaku batean ondo bilduta ateratako sokak bakarrik jasoko dituzte.

Plastikoa txukun ez badago ez dutela puntu horretan bilketarik egingo adierazi du Deba Garaiak.

Bilketa lekuak

Esandako lekuetan, arratsaldean, utzi beharko da plastikoa, eta beste nonbait utzi nahi izanez gero telefonoz deitu beharko da Deba Garaiara: 943 76 25 47.

Eskoriatza:

  • Zarimutzeko bidegurutzean.

Aretxabaleta:

  • Lausitta, Izurieta bidegurutzetik 100 m-tara.
  • Bainuetxean, Mendiola auzoko bidearen parean.
  • Oroko bidegurutzean.

Antzuola:

  • Ekarpen gune ondoan.

Oñati:

  • Zañartu, Zuazola inguruan.
  • Murgialdai, Asentsio ermitan.
  • Olabarrieta, autobus geltokian.
  • Musika eskolaren gainaldean.

Bergara

  • Ugarrixa, granja parean.
  • Muinondo, trenbide ondoan.
  • San Juan auzoko eliza aurreko plazan.

Beste gune batzuk ere izendatuta baina horietatik pasatzeko derrigorrez aurrez deitu beharra dago (943 76 25 47).

  • Arrasate: Udala, Bedoña eta Garagartza auzoetan.
  • Leintz Gatzaga: Dorleta santutegiko bidegurutzean.
  • Bergara: Elosu, Santutxun.
  • Elgeta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak