'Baserritarron laguna' saria jasoko du Nikolas Segurolak

Mirari Altube Arrese 2020ko urt. 3a, 08:08

ENBA nekazarien sindikatuak jakitera eman du Baserritarron laguna sariaren laugarren edizioan Nikolas Segurola (Matxibenta, 1939) fraidea sarituko duela "artzaintzaren alde egindako lan zabala eta oparoa" eskertzeko. Urtarrilaren 26an jasoko du, Urnietako Salesiarren Ikastetxean sindikatuak egingo duten batzar orokorrean hain zuzen ere.

Gomiztegiko Artzain Eskolaren sustatzaile nagusia dela adierazi du ENBAk, beti artzaintzaren alde lanean: "Artzainen ogibide eta bizimodu duina aldarrikatu eta landu, artzainen formazioa lehenetsi  eta etorkizunari begirako oinarriak ipini asmoz, Gomiztegiko Artzain Eskolaren sustatzaile nagusia izan dela esan dezakegu. Artzaina, latxa ardia eta gazta izan dira bere jomugak eta helburuak lortzeko lan bikaina egin du".

Ogibideaz gain beste balio batzuk ere nabarmendu ditu ENBAk: "Gizon aparta, handia bere osotasunean baina aldi berean umil. Helburuak argi zituenez, oso erraz jakin zuen lantaldeak osatzen bai Arantzazuko anaidian bai Gomiztegin eta sektoreko entitate guztietan. Azpimarratzekoa da ere, protestaren bidea baina lehen sektorea eta erakunde arteko elkarlana bultzatzaile aparta izan dela, lan emankorra garatuz".

Arantzazuko frantziskotar fraidea da Segurola eta elkartea bera ere eskertu gura du nekazarien sindikatuak sariarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak