Gipuzkoako euskaltegietako ikasketak doakoak izango dira

Maialen Regueiro 2020ko urt. 2a, 11:00

Gipuzkoako euskaltegietako ikasketak doako izateko hitzarmena sinatu berri dute, Markel Olano, Gipuzkoako diputatu nagusiak eta Bingen Zupiria, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak.

HABEk eta udal-erakundeek euskara ikasleei ematen dieten diru-laguntzari, Aldundiaren eta Jaurlaritzaren arteko hitzarmena gehituko zaio eta modu horretan, 2019an B2ra arteko maila egiaztatu dutenei matrikularen balio osoa bueltatuko zaie. Guztira, 42. 457 euro bideratuko ditu Aldundiak euskaltegietako ikasleei. Izan ere, Markel Olanoren esanetan, "Hizkuntza Berdintasuna gauzatzeko, ezinbestekoa da herritar guztiei euskara ikasteko aukera eskaintzea".

Bingen Zupiriak, berriz, honakoa adierazi du: "Hitzarmen honek euskara indartzen jarraitzeko lagundu beharko luke, ezagutza baita lehen baldintza gure hizkuntza sustatzen jarraitzeko".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak