Ander de Luisek eta Oihana Azkorbebeitiak irabazi dute San Silbestre trail berrituan

Xabier Urtzelai 2019ko abe. 31a, 18:32

Seigarren urtez jendetza batu da eguerdian Bergaran San Silbestre Traileko helmugan korrikalariak animatzeko. Guztira 450 lagunek hartu dute berotua, eta eskertu egin dute, gainera, hotz egiten zuen-eta herri gunean. Ander de Luis izan da onena gizonezkoetan (28.13), eta Oihana Azkorbebeitia nabarmendu da emakumezkoetan. Hemen bideo aurrerapena, urtarrileko lehenengo astean Goiena Telebistak eskainiko du erreportaje osoa.

Azken urteotan moduan San Silbestre txiki lasterketa solidarioarekin hasi dute Hankaluzeko lagunek goiza, eta neska-mutiko mordoa animatu da lasterketa laburra egin eta helmugan zegoen saskia turroi, polboroi, eta txokolatez betetzera.

Nagusien lasterketa, berriz, 12:00etan hasi dute, eta lehenago Hankaluzeko kide Anselmo Gomez zenaren omenez lore eskaintza egin eta aurreskua dantzatu dute. Eta ondoren etorri da gorputza berotan sartzeko momentua. Azken urteotako distantzia eta desnibel positibo antzerakoarekin, baina ibilbide erabat ezberdinarekin, korrikalariek San Migelgo inguruak ezagutu ahal izan dituzte. 

Hemen lasterketako sailkapena. 

Bikotekako lasterketan, berriz, Ane Iturriak eta Gorka Zabalak irabazitako taldeak irabazi du (34.55), bigarren izan dira Ainara Urrutia eta Jon Atxa aretxabaletarrak (37.45), eta Garazi Abasolo eta Jon Feijook osatu dute podiuma (37.57). 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak