Valladolidetik etorri, eta irabazi

Xabier Urtzelai 2019ko abe. 31a, 09:37

Gabonetako Emakumezkoen hiruko torneoaren ondoren –Reala izan zen irabazlea– kategoria txikietako taldeen txanda etorri zen. Aurtengo nobedadeetako bat izan da Valladolideko talde bat animatu dela Arizmendik antolatzen duen txapelketan esku hartzera, eta bistan geratu da Pisuerga inguruan ere ondo egiten dutela futbolean, Atletico Lince izan zen-eta onena, bi kategoriatan.

Autobusean etorri ziren Valladolideko Atletico Lince taldeko jokalariak –gurasoek lagunduta– eta futbolaren bueltan Gabonetako plan ederra antolatzearekin batera, argi utzi zuten ez zirela Aretxabaletara paseoan etorri, jokatu zituzten hiru kategoriatatik bitan nagusitu ziren-eta. Guztira 22 talde lehiatu ziren alebin, infantil eta kadete mailan, eta infantiletan Reala nagusitu zen moduan, beste bi kategorietan Valladolideko taldeak nabarmendu ziren.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak