Astelehenean izotza, eta urtea bukatu eta hasteko euri txikia

Mirari Altube Arrese 2019ko abe. 29a, 20:18

Euskalmetek datozen egunetarako iragarpenaren berri eman du. Astelehenean, hilaren 30ean, oraindik izotza izango da albiste; izan ere, abisu horia dago gauerdian hasi eta 10:00ak bitartean. Abenduaren 31rako fronte baten hondarrak gertura daitezkeela adierazi du eta euri-zipriztinak izango direla. Urte berrian ere euri kontuak izango dira, bereziki Kantauri isurialdean.

Astelehenean, zaharrak berri izango dira. Goiz partean izotz txikia egingo du barnealdean eta gainerako orduetan, eguzkia; tenperatura maximoak 13 ta 15 gradu artean izango dira.

Urtezahar-gauean goibeltzera

Martitzenean, Urtezahar egunean, fronte baten hondarrak gertura daitezkeela adierazi du Euskalmetek eta eguna argitik hasi arren, lainopean bukatuko dela. Goizak aurrera egin ahala behe-hodeiak ugarituko dira eta arratsalderako giro ilun samarra iragarri du, bereziki Kantauri isurialdean, bertan egunaren amaieran euri-zipriztinak bota ditzake. Haizea mendebaldetik sar daiteke eta ipar-mendebaldetik egunaren bigarren zatian. 

Urte berria hasteko euria

Eguaztenean, Urteberri egunean, euri kontuekin jarraituko dela aipatu du Euskalmetek, bereziki Kantauri isurialdean; barnealderantz joz gero euria egiteko probabilitatea txikiagoa izango da. Hodeiei esker gaueko tenperaturak gora egin dezake; eguneko tenperaturak, ostera, berdintsu jarraituko du edo zertxobait beherago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak