Realak irabazi du Emakumezkoen Gabonetako torneoa

Xabier Urtzelai 2019ko abe. 28a, 21:53

Realeko ordezkariak, gaur Ibarran. Argazkia: Arizmendi.

Inoiz baino ikusle gehiago batu dira gaur Emakumezkoen Gabonetako hiruko torneoa bertatik bertara ikusteko, Ibarran. Debagoieneko selekzioak iaz eskuratutako txapela defendatzeko ardura zuen, baina Realak arratsaldeko bi partiduak irabazi ditu. 

Goizeko lehenengo partiduan Debagoieneko selekzioak eta Alavesek berdindu egin dute (0-0) eta penaltien tandan ibarreko ordezkariek aurrea hartu dute.

Ondoren Realeko ordezkarien txanda izan da, arabarren kontra jokatu dute eta gipuzkoarrek ondo irabazi dute (2-0). Eta, arratsaldeko azken norgehiagokan Debagoieneko selekzioa eta Reala izan dira aurrez aurre, eta hor ere txuri-urdinak nagusitu dira (1-0). 
Hala, Arizmendiko antolatzaileak pozik geratu dira torneoak emandakoarekin, eta modu positiboan baloratu dute harmailetan batutako jendetza. Bihar, domeka, kategoria txikietako taldeen txanda izango da. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak