Goizeko lehenengo orduan Mojategin hotz galanta egiten bazuen ere, Mondrak antolatutako Txelisen torneoan taldeak berotzen joan dira poliki-poliki, eta eguerdirako giro ederrean jokatu dituzte norgehiagoka erabakigarriak.
Bergara izan da talde onena, Zumaiako izan da bigarrena eta UDAk osatu du podiuma.
Txapelketako jokalari onena, berriz, Gorka Alberdi bergararra izan da.