Aretxabaletan eta Arrasaten, saskibaloiaz blai

Goiatz Arana Begiristain 2019ko abenduaren 28a

Gabonetako Saskibaloi Campusa antolatu du Ointxek opor egunotarako, 2004tik 2011ra bitartean jaiotako neska-mutikoei zuzenduta, izan klubeko jokalari edo ez. Aretxabaletako Ibarra kiroldegian egin dute lehen txanda, eguenetik gaur arte, eta 33 gaztetxok parte hartu dute. Arrasaten izango da saskibaloiaz gozatzeko hurrengo aukera, urtarrilaren 2tik 4ra, Iturripe kiroldegian.

Eneko Mata entrenatzailea ari da aurtengo campusa gidatzen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak