Gernikak eraman du Ointxeren Infantil mailako Gabonetako Txapelketako garaikurra

Goiatz Arana Begiristain 2019ko abe. 27a, 11:02

Gernika taldeko neskak, garaikurrarekin.

Ointxe B etxeko taldearen kontra neurtu zituen indarrak finalean. Hiru puntuko aldearekin, talde gernikarrak lortu zuen garaipena azkenean (37-40).

Gernika, Lauro eta Ointxe A, A multzoan; eta Tabirako, Campus Promete eta Ointxe B, B multzoan. Sei talde horiek aritu ziren nor baino nor atzo arratsaldean Aretxabaletako Ibarra kiroldegian jokatu zen nesken txapelketan; bederatzi partidu izan ziren, orotara.

Txapelketako talde parte-hartzaile guztiak.

Gernika nagusi, beraz, Gabonetako txapelketan. Baina bizkaitarren lorpena ez zen horretan geratu. Izan ere, hiruko jaurtiketen txapelketa ere egin zen eta kasu horretan ere jokalari gernikar bat garaile: Maider Elgezabal.

Giro bikaina eta harmailak beteta izan ziren Ibarran. Jokalari zein ikusleek arratsalde ederraz gozatzeko aukera izan zuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak