Udalerriei dagokienez opariak 91 haurrengana heldu dira Arrasaten, 37engana Oñatin, 25engana Aretxabaletan, 27engana Bergaran, 8engana Eskoriatzan, 4engana Elgetan, 2rengana Antzuolan eta haur batengana Gatzagan.
Debagoieneko Gurutze Gorria pozik azaldu da abenduko kanpainan lortutako jostailu kantitatearekin eta partaide guztiak eskertu ditu: “Kanpaina hau ez litzateke posible izango eskualdeko biztanleen, erakundeko boluntarioen, Debagoieneko Udaletako gizarte-langileen eta enpresa kolaboratzaileen laguntzarik gabe, bihotzez eskerrik asko guztioi”.