Telelaguntza zerbitzuaren zentro logistikoa zabalduko dute Aretxabaletan

Mirari Altube Arrese 2019ko abe. 24a, 09:12

Beti on telelaguntza zerbitzuaren Bilboko egoitza bisitatu zuten atzo, abenduak 23, Iñigo Urkullu lehendakariak hainbat udalerritako alkateek eta Beatriz Artolazabal sailburuak lagun eginda, eta azken horrek adierazi zuen zerbitzua hobetzeko aurreikusitakoen artean dagoela Aretxabaletan zentro logistiko berria irekitzea.

Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak kudeatzen duen zerbitzua da Beti on eta Artolazabalek adierazi zuen telelaguntzak –botoi gorridun alarma-domina– dagoeneko 55.000 onuradun (%85 emakumeak eta %15 gizonak) dituela Euskal Autonomi Erkidegoan. Eta gaineratu zuen adinekoek eta horien familiek ondoen balioesten duten zerbitzuetako bat dela.

2020ari begira hobekuntzak izango dituela zerbitzu horrek iragarri zuten atzo egindako bisitan. Horien artean dago Aretxabaletan  zerbitzuaren zentro logistiko berria irekitzea; horren helburua da, "Gipuzkoako erdiguneko udalerriei eraginkortasun handiagoz eta azkarrago emateko arreta".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak