Pentsioei buruzko hausnarketa egin du bailarako Agijupens taldeak

Maialen Santos 2019ko abenduaren 20a

Pentsiodunak Arrasaten egindako manifestazioan

Debagoieneko Agijupens pentsiodunen taldeak batzen dituen bailarako hamaika elkarteak adindunen eskubideak "sustatu" eta "defendatzeko" lanean dabiltzan heinean, aldarrikapen bateratuak zehaztu dituzte, elkarrekin "indarra egitea" helburu.

Taldeko kide Pilar Etxanizek azaldu duenez, eskualdeko batzordeak pentsioei buruzko "hausnarketa bat" jarri du martxan tokiko elkarteen artean. Hala, besteak beste, hiru aldarrikapen nagusirekin egin dute bat hamaika elkarteek. Hain zuzen, pentsioak KPIaren arabera gaurkotzea eta legez bermatzea gura dute guztiek, baita sostengarritasun eta birbalorazio faktoreak ukatzea ere. Bestalde, gutxieneko pentsioa 1.080 eurora iritsi dadin ere gura dute eskatu. Adostasunik ez dute lortu taldeek, bestalde, alarguntasunaren gaiari dagokionean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak