Euskarazko terminoak finkatzeko beharra
Euskal unibertsitateek aspaldi eman zioten garrantzia euskarazko terminoen arloari. Modu horretan, bai Euskal Herriko Unibertsitateak, bai Mondragon Unibertsitateak, hainbat titulutan Proiektu Zuzendaritza ikasgaia irakasteaz aparte, master propioak ere garatu dituzte. Hala ere, erakunde, enpresa eta unibertsitateek ez dute terminologia bateratu bat ezarri, bakoitzak bere terminologia propioa proposatu eta erabili izan duelarik eta horrek, proiektu-zuzendaritza erabiltzen duten eragileen artean komunikazio-gabeziak eragin ditu. Horregatik, proiektu honekin, arlo horretan diharduten eragileek beren jardunean beharrezkoa duten oinarrizko euskarazko lexiko espezializatua adostea eta euskarazko terminologia bateratu bat sustatzea lortu da.
Lankidetza
Proiektu hau lankidetzan egin da, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Mondragon Unibertsitateak ez ezik, PMI Euskadi branch-ek ere parte hartu duelarik. Lexikoa UZEI Terminologia eta Lexikografia Zentroak landu du.