Lan munduaren "egiturazko prekarietatearen" eta "pentsioen murrizketaren aurrean eta bizitzaren
jasangarritasuna arriskuan jartzen duten neurrien" aurrean mezu argi bat zabaldu nahi izan dute: "Lan, pentsio eta bizi duinak!"
Urtarrilaren 30eko greba zaintza greba, "pentsionista, ikasle eta langabeen greba, enplegu greba, kontsumo
greba eta greba feminista" izango dela adierazi dute. "Atzoko bileran, ardatz horien baitako lanketa egiteko antolatu ginen. Bestelako pentsio, lan eta bizi eredu baten alde bat eginik lan egiteko momentua da, krisiaren aitzakian azken hamarkadetan azkartu den lan eta bizi baldintzen prekarizazioari mugak jartzeko unea. Batu zu ere urtarrilaren 30eko grebaren dinamikara eta zabaldu deialdia lantokian, ikastetxean, etxean zein lagunartean.
Urtarrilak 30a bizitzaren aldeko borroka eguna izango da!", azpimarratu dute.
Hurrengo bilera ere zehaztu zuten atzokoan: urtarrilaren 8an, 18:30ean, Kulturateko Jokin Zaitegi gelan.