Datozen ordutan alerta laranja ezarriko da haize bortitzagatik

Maialen Regueiro 2019ko abenduaren 18a

Segurtasun sailak jakinarazi du, datozen ordutan haize bortitza izango dugula eta dagoeneko ezarrita dagoen abisu horia, alerta laranja izatera pasako dela.

Abisu horitik alerta laranjara

Segurtasun sailak 12:00etan ezarri du abisu horia haizeagatik, gauerdira arte luzatuko dena. Ordutik aurrera, abisu horia, alerta laranja izatera pasako da, egun osoz mantenduko dena. Gauzak horrela, bihar, goizeko lehen ordutan haizeak 110 eta 120 kilometro orduko abiadura gainditu dezake. Eguneko bigarren zatian, haize boladak bortitzagoak izan daitezke, 130 kilometro orduko abiadura gainditzeko aukera dagoelarik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak