Aita Menni, Zaporeak elkartearekin bat

Egoitz Zabala, iaz, bildutako elikagaiekin, Aita Mennin.

Ospitaleak aurten ere bat egin du Lesboseko errefuxiatuei laguntzen dion elkartearekin, eta janari bilketa bat egiten ari da. Urtarrilaren 6ra bitartean jasoko dituzte herritarrek emandako produktu ezberdinak, hiru zentrotan.

Ondorengo zentroetan utzi ahal izango dituzte herritarrek produktuak:

  •  Arrasateko ospitalea (Gesalibar, 15)
  • Jose Miel Barandiaran egoitza, Durangon (Jose Miel Barandiaran kalea, 1)
  • Txurdinagabarri egoitza, Txurdinagan (Bilbo, Miembro DYA Fernando Jiménez kalea)

Zentro horietan, gainera, informazio osagarria eskainiko du Aita Mennik, eta Zaporeak elkarteko materiala ere edukiko dute salgai. Horrez gain, ekarpen ekonomikoa ere egin ahal izango dute herritarrek, gero han jana erosteko.

Zaporeak elkartetik ohartarazi dutenez, zera behar dute: pasta, arroza (ahal izan ezkero, luzea), dilistak, babarrunak, garbantzuak, sardinak eta atuna latan, oliba-olioa eta kuminoa, curry eta piperbeltz zuria eta beltza bezalako espeziak.

Lesboseko egoera, kezkagarria

Aita Menniko elkartasun arduradun Egoitz Zabalak azaldu du Greziako errefuxiatuen esparruetatik iristen diren albisteak "oso kezkagarriak" direla, "beste urte batez". Honakoa gaineratu du: "Lesbos uharteko Morata esparruak 3.000 pertsona jasotzeko gaitasuna dauka, eta 17.000 pertsona bizi dira. Beste negu batez ahanzturan daude, pilatuta eta elikagai faltarekin".

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.