Espainiako Vuelta Debagoienetik igaroko da abuztuaren 18an

Maialen Regueiro 2019ko abenduaren 18a

Laugarren etaparen perfila (Irudia: Espainiako Vuelta)

Atzo aurkeztu zen Espainiako Vueltaren 75. edizioa eta abuztuaren 18an, laugarren etapan, Debagoienetik igaroko da tropela. Txirrindulariek Udana jaitsi beharko dute, handik Arrasatera etorri eta Kanpazar igo.

Laugarren etapa

Abuztuaren 18an jokatuko den laugarren etapa hau, Irunen hasi eta Arraten (Eibar) amaituko da, tropelak guztira 169,5 kilometroko ibilbidea egin beharko dituelarik. Txirrindulariak Errenteria, Donostia, Usurbil, Orio, Zumaia, Azkoitia eta Zumarragatik igaroko dira Udana jaitsi aurretik. Behin Udana jaitsita, Oñati zeharkatu eta Arrasatera egingo dute, bertan Kanpazar igo beharko dutelarik. Helmugaratu aurretik, Eibar, Soraluze eta Karabieta igaro beharko dituzte, lasterketa Arraten amaitzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak