"Horrela iritsi zitzaidan gonbidapena Elgetako lagunen partetik eta esan zidaten pianoa ere lortuko zidatela. Plano oso-oso lagunkoian eta hurbilean izango naiz Ozkarbin", esan du.
Arriagarako errepertorioa osatzen ari da oraindik, eta prest duenarekin etorriko da Elgetara. Bere kantutegitik egin du aukeraketa. "Zerbait berria ere sortu dut eta eramango dut, baina kantu gehienak aspaldian entzun gabekoak dira, eta pianoarekin".
Kontzertua elkarte batean eta lagun artean izanagatik erronka handia dela dio musikariak. "Ez dut inoiz horrelakorik egin. Arriagara beste urduri eta arduratsu helduko naiz Elgetara".
Pianoa ikasten
Pianoa ikasten hasi berria da Urdangarin. "Esango nuke nire bizitzako erronka dela. Ez naiz piano-jolea, baizik eta pianoarekin abestu nahi duen kantaria. Nire jomuga kantua da, ez pianoa. Baina pianoak beste sonoritate bat du, eta oso indartsua da. Ez dago instrumentu indartsuagorik. Eta hor nabil, neurria hartzen. Jendeari erakutsi nahi diot zertan nabilen eta nahiko nuke iritziak jasotzea".
Emanaldia 20:00etan da eta sarrera da 5 euro. Goibeko Euskaltzaleen Topaguneak Ozkarbi elkartearekin elkarlanean antolatutako emanaldia da.