Miren Josune Bikuña, bi aldiz izan da Gipuzkoako Txapeldun, V1 kategorian, Eibarren eta Oñatin. Horrez gain, galan azaroan zendu zen Oliver Hernandez triatleta arrasatearrari omenaldi bat egingo diote.
Datorren abenduaren 19an, eguenean, Gipuzkoako Triatloi Federazioak antolatuta, txapeldunen gala izango da Eibarren, non 2019ko denboraldian zehar Gipuzkoako Txapelketetako irabazleak izan diren triatletak sarituko dituzten. Miren Josune Bikuña oñatiarra sarituetako bat izango da eta azaroan zendu zen Oliver Hernandez arrasatearrari aipamen berezia egingo diote.
Miren Josune Bikuña, bi aldiz izan da Gipuzkoako Txapeldun, V1 kategorian, Eibarren eta Oñatin. Horrez gain, galan azaroan zendu zen Oliver Hernandez triatleta arrasatearrari omenaldi bat egingo diote.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.