Pentsiodunek indarrak batu dituzte Gasteizen

Itziar Larrañaga Sarasola 2019ko abe. 12a, 11:19
Oñatiko ordezkariak gaur Gasteizen. (Argazkiak: Joxefe Diaz de Tuesta)

Pentsio duinen aldeko aldarrikapenak legebiltzarkideei helarazteko Gasteizen elkartu dira gaur EAEko pentsiodunak. Antolatzaileen arabera, 5.000 pertsona elkartu dira manifestazioan; bertan izan daude besteak beste, Oñatiko pentsiodunak edota Emakume Pentsionisten taldearekin bat egin duen Itziar Usandizaga.

10:00etan hasi da manifestazio bi zutabetan banatuta, Bizkaiko zutabeak Europa jauregian hasi du ibilbidea eta Gipuzkoa eta Arabakoak Bilbo plazan. Katedral Berriaren aurrean egin dute bat guztiek eta bertatik Legebiltzarrera jo dute egin nahi dituzten eskaerak zuzenean Eusko Legebiltzarreko taldeei helarazteko. Manifestazioa amaitzeko berriro joan dira Katedral Berrira eta bertan urtarrilaren 30ean egingo den greba orokorrean parte hartzeko deia egin dute.

Emakume pentsionisten aldeko kartelaren ostean Itziar Usandizaga oñatiarra.

Pentsiodunak 2018ko urtarrilaren 15ean atera ziren lehen aldiz kalera eta ordutik hona astelehenero elkartu dira milaka erretiratu. Alde batetik, pentsioak Kontsumo Prezioaren Indizearen arabera (KPI) igotzea eskatzen dute eta Bestalde, gutxieneko pentsioa 1.080 eurokoa izatea ere eskatzen dute. 

Gipuzkoarren eta arabarren zutabea Katedral Berrira bidean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak