Athleticeko jokalari izandako Oscar Tabuencak zuzendutako Euskal Selekzioak 0-2 irabazi zion Madrili joan den astean Torrelodonesko Julian Ariza futbol zelaian. Lehenengo zatian 0-1eko abantailarekin erretiratu ziren aldagelara –Jon Fernandezen gola–, eta bigarren zatian abantaila bi goletara handitu zuten euskaldunek, Unzuetaren golari esker. Bada, partidu horretan esku hartu zuen Aretxabaletako futbol jokalari ohi Ander Fernandez Pachecok. Aramaioarra egun Gernikan dabil jokatzen, Hirugarren Mailan.
