Ibarreko xakelari gazteak Espainiako kopan izan dira

Xabier Urtzelai 2019ko abe. 11a, 09:13

Joan den asteburuan Benidormeko xake jaialdia jokatu zuten, eta beste torneo eta jarduerekin  Espainiako banakako eta taldekako kopa jokatu dituzte. Eta, bertan lehiatu dira Aritz Tornay eta Haizea Tornay anai-arrebak.

Aritz Tornayk 12 urtez azpikoen mailan hartu zuen esku, banakako torneoan. 24 parte hartzailetatik Tornay 12.a sailkatu zen. Jokatutako 2 partidetatik 2 irabazi zituen, 2 berdindu eta bi galdu. Arrasatearrak bere nazioarteko rankina ere 19 puntutan igo du egindako performance-arekin. Torneoko irabazlea Pol Ortiz xakelarei katalana izan zen.

Abenduak 5etik 8ra, berriz,  taldekako 18 urtez azpikoen Espainiako kopa jokatu zuten eta Gipuzkoako selekzioak bi talde izan zituen. Gipuzkoa B taldean Haizea Tornay eta Aritz Tornay arrasatearrak lehiatu ziren. Haizea jokalari titularra zen 2.taulan eta Aritz ordezko jokalaria 5.ean. 51 parte hartzaileren artean Gipuzkoa B 40.a geratu zen 4 punturekin: 2 match irabazita eta 4 galduta. Gipuzkoa A 44.a izan zen 4 punturekin. Hala eta guztiz ere, Gipuzkoako selekzioa 16 urtez azpiko xakelariekin osatu zuten, nahiz eta torneoa 18 urte baino gutxiagokoentzat izan. Haizeak 2 partida irabazi zituen, bat berdindu eta 3 galdu. Espainiako kopako txapelduna Errioxako Gambito Democratic taldea izan zen, norgehiagoka guztiak irabazita.

Haizea Tornay.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak