Mendiko lehen sorospenen gaineko saioa egingo du Besaidek zapatuan

Eneko Azurmendi Barrena 2019ko abenduaren 10a

Sergio Serrano elkarteko kideak gidatuko du, hein handi batean, hitzaldi interaktibo moduan definitu duten saioa. Kulturateko Jokin Zaitegi gelan izango da, 10:00etatik 13:00etara, eta aurrez izena eman beharko da, doan den arren.

Honako helburuak ditu hitzaldiak: norberaren osasuna eta segurtasuna zaintzen ikastea, prebentzioa sustatuz; ezbeharren bat gertatuz gero, aholku batzuk argi izatea eta motxilan eramateko botikin baten eredua izatea. Horretarako, mendizaletasuna segurtasunez disfrutatzeko osasun-aholku batzuk emango ditu Serranok, baita ezbeharren bat gertatuz gero nola jokatu jakiteko aholku batzuk ere. Horrez gain, botikin bat nola antolatu azalduko du.

Izena emateko hiru bide daude: besaide@besaide.eus helbidera idatzita, 943 77 30 66 telefonora deituta edo bulegora gerturatuta –jende aurreko arreta zerbitzua martitzen eta eguaztenetan izaten da 19:30etik 20:30era. Debagoiendar guztiei zuzendutako saioa izango da, eta doan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak