Arrasateko bost barrutietako auzo-alkateak, aukeratuta

Eneko Azurmendi Barrena 2019ko abe. 10a, 17:46

Andoni Altzelai izango da Uribarri-Erguingoa; Josefa Gorosabel San Andres-Etxaluzekoa; Vicente Etxeberria erdialdekoa eta Victoriano Fuentes Santa Marinakoa, eta Mikel San Miguel Musakolakoa. Azaroaren 29aren eta abenduaren 4aren artean egin dute hautatze-prozesua.

Auzo edo barruti bakoitzeko batzordeak gehienez 10 kidez osatu daitezke. Udaleko alderdi politikoek auzo bakoitzeko hainbat lagun proposatu dituzte, eta banaketa egin dute "azken hauteskundeetan auzo horietan izandako emaitzen arabera".

Aukeraketa hori egiteko, baina, udal ordezkariek izendatutako kide horiek "auzoan bertan lan egiteko duten gaitasuna eta auzoarekiko eta herriarekiko duten konpromisoa" hartu dute kontutan; "horrenbestez, pertsona horiek ez dute zertan alderdi politiko jakin bateko kide izan behar".

Azaroaren 29tik abenduaren 4a bitartean aukeratu dituzte bost auzo-alkateak:

Uribarri-Erguin:
Alkatea: Andoni Altzelai Guridi
Noiz aukeratua: azaroaren 29an, egubakoitza, 19:00etan, jubilatuen etxean.

San Andres-Etxaluze:
Alkatea: Josefa Gorosabel Madinabeitia
Noiz aukeratua: abenduaren 2an, astelehena, 18:00etan.

Erdialdea:
Alkatea: Vicente Etxeberria
Noiz aukeratua: abenduaren 2an, astelehena, 19:00etan udaletxeko osoko bilkuren aretoan.

Santa Marina:
Alkatea: Victoriano Fuentes Noguera
Noiz aukeratua: abenduaren 4an, eguaztena, 19:00etan auzo-alkatzetzan.

Musakola:
Alkatea: Mikel San Miguel Merino
Noiz aukeratua: abenduaren 4an, eguaztena, 20:00etan auzo-alkatzetzan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak