Bizkaitarrak izango dira lehenak jotzen. Metalcorea egiten duen talde hau zeresana ematen ari da bere ibilbide laburrean eta goraka datorren taldea, toki askotan joz.
Ondoren, Broken Legacy oñatiarren txanda izango da. Metala eta hardcorea uztartzen duen talde gazteak disko berria aurkeztuko du.
Azkena Rodeo izango da, stoner rocka maisutasunez jotzen duen taldea. Euskal Herriko hainbat jaialdi eta areto handitan jo izan dute orain arte, eta egubakoitzean Arrasaten izango dira. Aurten, esaterako, EHZ festibalean aritu dira, Irisarrin, eta 2020ko otsailaren 28an Supersuckers taldearekin emango duten kontzertua Hondarribian.
Kontzertua 22:00tan hasiko da, baina ateak 21:30ean zabalduko dituzte eta sarrera hiru euro izango da.