Arrasate Musikalek antolatua, abenduaren 13an, 18.30etan, Kulturateko Klaustroan Arrasate Musikaleko Izan Suzuki eta Bergara Musika Eskolako Suzuki taldeak elkartruke musikala egingo dute kontzertu bat emanez. Kontzertu horretan bi taldeak batera joko dute. Aurretik, Bergaran egina dagoela kontzertu hau eta oraingoan Arrasaten eskeintzeko momentua heldu da. Guztira 45 bat biolinista izango dira eszenatoki gainean beraien trebeziak praktikan jartzen. Pianista laguntzailea Arrasate Musikaleko irakaslea den Rakel Hernandez izango da.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.