Lehen zatian nagusi izaten hasi da Touring, eta kanpoko taldearenak izan dira lehen 40 minutuetako aukera apurrak, neurketa hasi eta ordu laurdenera egindako gola, tartean. Korner batean, bigarren zutoinetik buruz erdian jarri dute berriro baloia eta sareetara bidali du Ander Famosok.
Lehen zatia amaitzear, ordea, Jon Unanuek buruz egin du meritu handiko gola, oso behartuta egin baitu errematea. Atsedena bitartean beste pare bat erremate ere egin dituzte etxekoek.
Bigarren zatian, izan ez den penaltia adierazi du epaileak Aretxabaletaren alde, baina Aitor Perezek huts egin du. Zutoinera joan da baloia. Bigarren golaren bila lanean jarraitu behar, beraz.
Bigarren gol hori bigarren zatiaren erdi aldera iritsi da, pase motzetan baloia ezker hegaletik penalti punturaino eramanda; eta berriz ere Jon Unanuek jarri du baloia sarean.
Azken bost minutuak jokalari bat gutxiagorekin egin ditu Aretxabaletak, epaileak bigarren txartel horia erakutsi baitio Gilen Marri, eta Touringek izan du berdinketa lortzeko aukera on bat, baina ahoko zuloan boleaz egindako errematea gora joan zaio Famosori.
Mondrak eta Bergarak, berdinketa
Kategoriako beste taldeei dagokienez, Mondrak Añorgan eta Bergarak Deban hutsean berdindu dute biek.