'Azokan Gaur': Ikasleek bete dute Durangoko Azoka

Miren Arregi Amasorrain 2019ko abenduaren 5a

Ikasleen Goizarekin ireki ditu ateak Durangoko 54. Azokak. Gaztetxoak sortzaile lanetan aritu dira, Azoka osatzen duten guneetan antolatutako tailerretan eman dute-eta goiza. Musika eta literatur sorkuntzari dagokionez oparoa eta askotarikoa da aurtengo uzta eta erakusleihoetan sinatzen aritu diren musikari zein idazleek bisitari asko erakarri dituzte lehenengo egun honetan. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak