Etxean bigarrena irabazteko ordua du Aretxabaletak

Xabier Urtzelai 2019ko abe. 5a, 18:00

Touringen kontra jokatuko du UDAk domekan (16:30, Ibarra). Mondrak gaur, eguena, du lehia eta Bergarak bihar, egubakoitza. Biek jokatuko dute kanpoan.

Ordua zen ohorezko erregional mailako hiru taldeek emaitza positiboa batzeko, eta joan den astean egin zuten hori, bai Aretxabaletak (0-1, Añorgan), bai Mondrak (3-2, Elgoibarren kontra) eta baita Bergarak ere (3-1, Oiartzunen kontra) garaipena eskuratu zutelako. Hala, asteburu luze honetan Aretxabaleta izango da etxean jokatuko duen ordezkari bakarra, eta atzealdean dabilen Touringen bisita izango du Ibarran (domeka, 16:30). Aretxabaletarrek partidu bakarra irabazi dute Ibarran, eta domekan dute bigarren garaipena batzeko aukera ederra.

Mondrak gaur, Bergarak bihar

Mondrak gaur, eguena, jokatuko du, Añorgaren zelaian (21:15). Bosgarren dago talde donostiarra, baina azken jardunaldietan bolada txarrean dabil. Eta bihar, egubakoitza, jokatuko du Bergarak, Deban (16:30); seigarren dago Amaikak Bat taldea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak