Debagoiendarren aurkezpenak

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2019ko abe. 5a, 09:02

Abenduaren 5etik 8ra bitartean, egunero, debagoiendarren lanen aurkezpenak egongo dira Azokako gune ezberdinetan. Sharon Stoner taldeak emango dio hasiera gaur 19:40an Ahotsenean.

Abenduak 5

Sharon Stoner Erraietatik diskoaren aurkezpena. 19:40an, Ahotsenean.
Zut aldizkari digitala Aurkezpena. 14:00etan, Kabian.
Gazteluak zubi Dokumentalaren aurkezpena. Ane Zuazubiskar, Eneko Zuberogoitia eta Unai Portilla. 17:00etan, Irudienean.

Abenduak 6

Sormen beka DA! AtopiaRPG eta 2019ko irabazleak. 10:30ean, Areto nagusian.
Hautsi bolumena Telebista saioa. Azoka Telebista. 12:00etan, Plateruenan.
Ekain Martinez de Lizarduy Erraiak film laburra. 14:00etan, Irudienean.
Kimuak katalogoa Film laburrak. Besteak beste: Mateoren ama (Aitor Arregi eta Jose Mari Goenaga) eta Artiko (Jesus Mari Lazkano eta Josu Venero). 17:00etan, Irudienean.
Euskal Herriko Trikitixa Elkartea Haziak III diskoaren aurkezpena. 17:40an, Ahotsenean.

Abenduak 7

Jose Antonio Azpiazu Una historia de la pelota liburuaren aurkezpena. 10:30ean, Areto nagusian.
Nabarralde Fundazioa Arantzazu, harriz herri dokumentala. 11:00etan, Irudienean.
Hautsi bolumena Telebista saioa. Azoka Telebista. 12:00etan, Plateruenan.
Mikel Arroiabe Txikipediaren oinarriak eta erabilera –neguko eskola lehiaketaren aurkezpena–. 12:00etan, Kabian.
Serge Enarak itzuli dira diskoaren aurkezpena. 15:40an, Ahotsenean.
Pello Zabala eta Jakoba Errekondo Ilargiaren egutegia (Argia). 16:30ean, Areto nagusian.
Arkada Social No retorno diskoaren aurkezpena. 23:00etan, Plateruenan.

Abenduak 8

Errasti-De la Maza familia Herensugearen itzulera V: Sataripeko guda liburuaren aurkezpena. 13:00etan. Saguganbarako Areto nagusian.
Pello Zabala Natura labur mintzo da liburuaren aurkezpena. 13:30ean. Ahotsenea Solasaldiak.
Assata Dantzatu, madarikatuok! diskoaren aurkezpena. 12:20an, Ahotsenean.
Ines Osinaga eta Lorea Argarate Mauriziak ez du inor hil emanaldia. 18:00etan, Kabian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak