Hamabost izendapen
Hemezortzi kategoriatatik hamabost izendapen izan ditu La trinchera infinita filmak: pelikula onena, zuzendari onena, gidoi onena, musika onena (Pascal Gaigne), aktore onena (Antonio de la Torre eta Belen Cuesta), aktore errebelazio onena (Vicente Vergara), produkzio zuzendari onena (Ander Sistiaga), argazki zuzendari onena (Javi Agirre), muntaia onena, zuzendari artistiko onena (Pepe Dominguez), arropa diseinu onena, ile-apainketa eta makillaje onena, soinu onena eta efektu berezi onena.
Feroz sariak
Feroz sarietan ere izan ditu izendapenak La trinchera infinita pelikulak; sei, hain zuzen: drama pelikula onena, zuzendari onena, aktore-aktoresa onenak (Antonio de la Torre eta Belen Cuesta), gidoi onena eta musika onena (Pascal Gaigne).
Forque sariak
Ekoizleen egile eskubideen kudeaketaz arduratzen den erakundeak deitzen dituen Jose Maria Forque sarietan ere lortu ditu hainbat izendapen La trinchera infinita pelikulak eta faborito nagusia da, gainera, izendapen gehien ditu-eta. 25. edizioa izango da aurtengoa.
Jose Mari Goenaga, Jon Garaño eta Aitor Arregiren filmak hiru izendapen ditu, pelikularik, aktorerik eta aktoresarik onenarenak, hain justu ere. Almodovarren Dolor y gloria eta Amenabarren Mientras dure la guerra filmek bina aipamen jaso dituzte, biek ere filmik eta aktorerik onenarenak (Antonio Banderas eta Karra Elejalde).
Urtarrilean banatuko dira hiru sariketako sariak. Forque sariak, urtarrilaren 11n; Feroz sariak, 16an eta Goya sariak, 25ean.