Mendizabalek bere indarrari eta adoreari eutsi dio amaiera arte

Maider Arregi 2019ko aza. 30a, 20:50

Hunkituta baina irribarreari eutsiz esan dio agur profesional mailako ibilbideari gaur Aitor Mendizabal pilotariak. Rezusta, Irribarria edo Altuna bezalako pilotariak nahiz lagunak izan ditu alboan. Antzuolatik, zaleez beteriko bi autobus etorri dira herrikideari babesa emateko. Astelehenean, Harmailatik saioan izango da pilotari antzuolarra,  21:30ean hasita.

Txikitasunean handi; guztiek aho batez goraipatu dute pilotari antzuolarraren  jokorako zein harremanetarako gaitasuna. "Inoiz amore eman ez duen pilotari ausarta. Dena emanda doa; pena eta hutsunea sumatuko dugu", halaxe deskribatu dute gaur gertukoek, zaleek eta Aspeko zenbait pilotarik. Aztarna utzi du Aitor Mendizabalek eta pilotari gaztetxo askok badutela non islatu aitortu dute pilotazaleek. "Herrian badago harrobia eta garbi daukat pilotaren mundutik gertu jarraituko dudala", kontatu dio GOIENAri Mendizabal III.ak.

Partidu hunkigarria: 9 eta 22, Mendizabal-Tolosa bikoteak eskuratu du garaipena, erraz gainera. Amaiera ezin hobea antzuolarrarendako, azken tantoa berak egin ostean itxi baitu bere bizitzako etapa bat.

Rezusta eta Irribarria, garaile

Astelena pilotalekuan jokatu den bigarren partidua eskuz binako txapelketakoa izan da. Rezusta eta Irribarria bikoteak partidu oso gogorra eta latza jokatu du Ezkurdia eta Martijaren aurka. 22-21, Rezusta eta Irribarria garaile. Partidu aparta jokatu dute bi bikoteek zaleen gozamenerako.

Erlazionatuak

Mendizabalen agurra argazkitan

Jagoba Domingo 2019 abe 01 Antzuola

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak