Larriki gaixo dauden presoak etxerako dei egin dute

Mirari Altube Arrese 2019ko aza. 30a, 12:23

Larriki gaixo dauden euskal presoak etxera! Eltzikorta etxera! leloekin hainbat herritar elkartu ziren atzo Sarek deituta, Debagoieneko ospitale aurrean. Gaitz larriak dituzten presoen egoeraren berri ematea eta salatzea zuen helburu ekimenak, besteak beste, Antzuolako Joseba Erostegi Eltzikorta-ren egoera.

Gaur egun 21 direla larriki gaixo dauden presoak adierazi du Sarek, eta horiek bizi duten egoera salatu gura izan dute espetxeak ez duelako "behar bezalako osasun-zerbitzua" emateko aukerarik eta "baldintzak oso kaxkarrak" direlako: "Medikuen jarraipena ezin da modu iraunkorrean mantendu, instituzio gisa ez ditu higiene-baldintza egokiak betetzen…". Eta euskal presoei aproposa den artatzea ukatzen dietela gaineratu dute.

Hori horrela, gaixo dagoen Joseba Erostegi Bidaguren Eltzikorta antzuolarra izan dute gogoan. 1997tik dago preso eta 66 urterekin koloneko polipoak ditu. Gainera, Herrera de la Manchan dago, herritik 600 kilometrotara. Hain zuzen horren egoera salatzeko manifestazioa egingo dute gaur, azaroak 29, Antzuolan bertan, 18:30ean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak