Ttap aldizkari sarituak aurten bigarrenez zenbaki berezi bat argitaratu du Durangoko Azoka dela eta. Dagoeneko deskargagarri dago 55. zenbakia aplikazioan; Azokako xehetasun guztiez gain, Arantxa Urretabizkaiaren iritzia, Ruth Juanen iritzi ilustratua, errefuxiatuei buruzko Ane Irazabalen argazki bilduma, moda tartea Jokin Ayerragarayrekin eta zine gomendioak Aitor Gametxoren eskutik. Guztia doan Ttap aplikazioan –App Store eta Google Play.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.