Gipuzkoako gaztandegi batean egindako gaztak salmentatik kendu dituzte listeria kutsaduragatik

Mirari Altube Arrese 2019ko aza. 27a, 07:58

Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoaren eta Adikzioen Gipuzkoako Zuzendariordetzako ikuskaritza zerbitzuek listeria monocytogenesa aurkitu dute Gipuzkoako Berroeta SC gaztandegiko gazta sorta batean.

2019an Berroeta SC gaztandegian ardi esne gordinez prestatutako gazta onduetan topatu dute listeria monocytogenesa eta, prebentzio moduan, gaztandegiko produktu guztiak kendu dituzte salmenta tokietatik. Tokiko merkatuetan, Gipuzkoako harategietan eta Bizkaiko harategi batean zegoen banatuta gazta sorta hori.

Jakinarazi dute, epidemiologia zerbitzuek ez dutela produktu horien kontsumoarekin lotutako inolako listeriosi kasurik ezagutu oraingoz. Eta gaineratu dute, zaintza berezia abiatu dutela edozein kasu susmagarriren aurrean. Hori horrela, Osasun Sailak gomendatu du etxean gazta hori izanez geo ez kontsumitzeko eta erosketa puntura itzultzeko; eta gazta kontsumitu ondoren sintomatologiarik izanez gero, bereziki pertsona immunodeprimituen, haurdun dauden emakumeen eta paziente onkologikoen kasuan, osasun zentrora joatea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak