Debagoieneko beste bost komertzio izendatu dituzte Singular Denda

Mirari Altube Arrese 2019ko aza. 26a, 09:04

Gipuzkoako Merkatarien Federazioak, Donostian egindako ekitaldian 23 Singular Denda berri izendatu zituen atzo, eta horien artean bost debagoiendarrak dira: Arrasateko Amaia Albes, Lirain eta Zubiaga; eta Oñatiko Andrea Azkoaga eta Candeluka.

Singular Dendak egitasmoak tokian tokiko komertzioa bultzatzea du helburu, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin jarri zuten abian. Izendapen horren atzean herrietako kaleei bizia ematen dieten denda "originalak eta benetakoak" daudela diote egitasmoaren bultzatzaileek.

Atzo izendatutakoekin ia 175 denda daude Gipuzkoan; Debagoienean aurretik zeudenak honako hauek dira:

  • Arrasaten: Belun; Olgeta, Resusta; Karrikiri; Sikol lentzeria; Josle, Lasagabaster; Boutique Elena; Oskar Vitoria bitxitegia; eta Tipi-Tapa.
  • Oñatin: Arkauz optika; Maibi dekorazioa; Chic; eta Amalur.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak