Normalean maila oso onean ibiltzen da Beñat Rezusta, eta egun txar bat izatean hare eta nabarmenagoa izaten da. Bada, horixe gertatu zaio gaur bergararrari, etxeko zaleen aurrean pattal ibili dela, bai bera, eta baita aurrean lagun izan duen Irribarria. Kontrarioek, berriz, maila oso onean jardun dute. Zabaletak aspaldian moduan, oso ondo, eta atzean Erik Jakak partidu aurretik gustura sinatuko zukeen partidua jokatu du, jakinda debuta izan duela lehen mailako txapelketan.
Jaialdiaren atarikoan Elezkano II.ak eta Bikuñak 22-13 irabazi diete Peio Etxeberriari eta Tolosari.
Hurrengo aukera, Eibarren
Irribarriak eta Rezustak datorren zapatuan, hilaren 30ean, izango dute lehenengo jardunaldiko zapore txarrari buelta emateko aukera. Hain zuzen, Aitor Mendizabalen agur partidua izango da hori, Eibarko Astelenan jokatuko dutena.